jueves, 21 de junio de 2012

Hobekuntza Ikastaroa - Esti Kerexeta Fernández



Taldearen argazkia, espoloia amaitzean
(Aurretik atzera: Mikel , Alex, Ibai, Esti, Carles eta Ekihotz) 

Asteburu honetan Atxarteko hormetan eskalada hobekuntza ikastaroa eman dut eta  eguraldiak lagundu ez duen arren, giroa ezin hobea izan da. Ikastaroan parte hartu dutenek giro aparta jarri dute, kirolari gogotsuak, trebeak eta hipermotibatuak!


Carles, Ekihotz, Ibai ni neu eta Mikel  
Atxarteko sektore ezberdinak ezagutzen

Ikastaro hauetan parte hartzeko oinarrizko teknikak ezagutzea ezinbestekoa da. Luze bat baino gehiagoko bideetan aritzeko teknika asko praktikan jartzen dira eta gorputza ez ezik, burua ere nekatu egiten da, baina oso praktikoak dira. Teknika gehienek segurtasunarekin dute harremana eta (rapel autoaseguratuak, “R”ak norberak sortu egoera eta material ezberdinekin, soka bikoitzaren erabilpen egokia, sokak lotu, kordada buruaren aldaketak...).

Atxarteko kareharriaren abantailetako bat: 
oso arin lehortzen da!

Bidea amaitu arren soka kontuz jasotzeak
 geroko lanak erraztuko ditu

Ekihotz eta Carles ikasten eta ondo pasatzen

Horretan eman dugu asteburua eta ikasleek pozik amaitu dute, ezagutzen ez zituzten teknika berriak ikasita seguruago arituko direlakoan daude eta ziur aski horrela izango da. Hemendik formakuntza egitera animatu nahi zaituztet. Segurtasunean irabazteaz gain, autonomian ere irabazten da!

Blai eginda baina poz-pozik amaitu genuen!


No hay comentarios:

Publicar un comentario