viernes, 4 de mayo de 2012

Far West 13: Wind River Mountains, Lander - Esti Kerexeta



    
Coloradotik Wyomingera joan ginen, 90. hamarkadan eskalatzaileen helburu eta hiriburu izan zen Lander hirian ezarri genuen gure kanping denda. Ohitura bihurtzen ari ginen jarraibideari ekin genion: eskalada dendara joan eta bertan galdetu, gure asmoa Wild Iriseko gida ikustea zen.



Eremu koloretsu hau altzeen negurako babeslekua da.
Pista horretatik kotxearekin sartu ginen 
gurpilik ez zulatzea biziki desiratuz…

    Bere aholkuei jarraituta Sinks Canyonera joan ginen eskalatzera eta benetan eskertzeko aholkua izan zela! Kanoi honek denetik dauka. Hasierako hormak hareharrizkoak dira, autoprotekzioan 100% eta luze batetik seiranoko bideekin; kanoiaren erdiko aldean kareharria bide “deportiboekin” 6.mailako sailtasunetik 8.mailaraino eta kanoiaren azken partea granitozkoa; beraz bideak danontzat!!!. 

Kanoiaren hasierako harearrietan naturak
 diseinatutako bide perfektoetan: 
arrakala eta diedro gozoak


10 Kmra heltzen ez den kanoi honetan era guztietako bideak daude oso bitxia den egoera geologiko baten ondorio. Gainera oso leku lasaia da eta eskalatzen tarte bat egin nahi baduzu biodibertistate handia duen inguruneaz goza dezakezu. Horrez gain, ibilbide geologiko bat dago erreka parean eta puntu batean erreka lurpean sartzen da 200 bat metro aurrerago berriro azaleratzen delarik 4 ordu beranduago, beraz 200 metro horietan  zerbait berezia gertatzen da.

 Alex kareharrizko  eremuan,
 “Boy I gotta go 5.10a” bidean berotzen

Oraingo hontan  Alex “Stronger than reason  5.13 b/c” bidean.
Uff! nik ezin izan nuen ezta zintak kendu….

Bide luzeak, desplome izugarrietan eta ondo ekipatuta

    Hiru egunetan eskalatu genuen kanoi honetan, horma azpian kanping merkea dago baina lurra oso irregularra zen, errepide ondoan zegoen eta ez zeukan zerbitzurik ia, beraz Landerreko kanpinean hartzen genuen atseden.

 Esti “Firecracker kid 5.10b” bidean

Bidaia osoan izen zen legez, oso jende atseginarekin egin genuen topo eta denak laguntzeko prest.


eskalada bera sari ona, eta bidea amaitzean sari “extra”:
 ikuspegi ederra eta giro ezin hobea




No hay comentarios:

Publicar un comentario