martes, 24 de abril de 2012

Far West 12: Rocky Mountains - Esti Kerexeta Fernández





     Rocky Mountains Canadatik AEBko hegoalderaino ehundaka kilometrotan zehar luzatzen den mendikate  erraldoia da. Bertan mendizerra ospetsu sako daude: Grand Tetons, Yellowstone, eta abar luze bat.




    Guk, mapa batean “Rocky Mountains National Park” irakurri genuen eta bertara joan ginen pentsatuta hori izando zela gune garrantzitsuena edo ohikoena. Hau ez da horrela, estatu bakoitzak bere “Rocky Mountains” zatia du eta asko dira mendilorre honetan dauden leku esanguratsuak. Halere, guk bisitatutakoa, Coloradon, ederra izan zen eta mendirako material dendetan galdetuta eskalatzeko leku askoren berri eman iguten. Eguraldi aldakorra zegoen eta ekaitzak noiznahi agertzen ziren.





     Eskaladak 3000metrotik gora egiten ziren baina inguru hortan, nekerik ez!




     4500 metroko Long Peak igotzeko asmoa bagenuen ere, negu  eta udaberri latzak izanda, oraindik edur eta izotz asko zegoen eta  kranpoi eta pioletak ez genuenez eraman ez ginen saiatu ere egin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario