lunes, 6 de febrero de 2012

Far West 7. Colob Canyon - Esti Kerexeta Fernández






Zion-go ipar-mendebaldeko eskualdean  parkerako sarrera txiki bat dago kanoi bitxi batera sarrera ematen duena eta gainontzeko parkearekin oinezko loturarik gabea. Horregatik ez da ohikoa jendea ikustea, are gutxiago errepidetik kanpo.





Kanoiaren koloreak eta formak erakarrita, barrurantz sartu ginen eskalatzeko materialarekin, baina inolako informaziorik gabe.






Ibilbidea benetan ikuskagarria zen, baina hori nahikoa ez balitz, kanoiaren bukaeran sari ederra izan genuen: eskalatzeko bide ekipatuak!

Bide zoragarria! Helduleku onak, oso luzea eta atsedenik gabekoa. Seguruak elkarretatik oso urrun zeuden eta ni ez nintzen ausartu sokaburu joaten, baina top-ropean disfrutatu nuen bai gorantz eta baita beherantz joaten ere.




Eskalada amaitutzat eman genuenean, kanoi gorri honetan gorriak pasa genituen: kriskitin-suge bat zegoen bide erdian eta eskerrak kriskitinari eragin ziola, zapaltzeko zorian egon nintzen eta!




1 comentario:

  1. Nik ere EEUU joan nahi dut, horrelako paretak beti dira eskalatzaileen ametsetakoak. Hurrengo paretaren bat elkarrekin egin beharrean gaude, hiru neska elkarloturik.
    AUPA NESKALATZAILE.
    IDOIA.

    ResponderEliminar