domingo, 18 de diciembre de 2011

Far West 5: Fire Valley - Esti Kerexeta Fernández

 

Harriak deitzen bazaitu, erantzun beharko zaio…


Mt. Charlestoneko altuerak utzi eta berriro ere basamorturantz abiatu ginen. Aurreko bidaia batean gogoz geratu nintzen Fire Valley deituriko parke bat bisitatzeko. Izena oso erakargarria iruditu zitzaidan eta aurten parkea bisitatu ondoren, espektatibak gainditu dira soberan! “Rock and Road” eskuliburuak (AEBetan eskalatzeko 4000 leku baino gehiago jasotzen ditu) eskalatzeko bide batzuk bazeudela aipatzen zuen, baina edo ez genuen eskualdearekin asmatu, edo debekua jarri dute beranduago. Beraz, ez genuen eskalatu, baina ibilbide sineztezinak egin genituen eta musker lotsagabekoei argazkiak egin.


Argi dago ez genuela eskualdearekin asmatu


Eremu hauetan eskalatzea zoragarria izan behar da,
eta ez eskalatzea ere bai



Musker lotsabakoak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario