miércoles, 19 de octubre de 2011

Far West (2): Yosemite - Esti Kerexeta



Alex, The Nose!


Lehenengo etapa honetan hiru egun ematen ditugu, euriak eta jet-lag-ak eragindako nekea sahiesten, gertuen dauden hormetan eskalada laburrak burutzen. Parke hau aurreko bi bidaietatik ezagutzen dugu eta gainera, ez dago lekurik kanpinetan. Beraz, beti egon behar dugu azken unera arte kanpin denda non jarriko dugun jakin gabe. Bi hilabete barru hemendik berriro etorriko garenez, leku garai horretarako arazo berdintsuak aurreikusten ditugun arren alde egitea erabakitzen dugu.



Aurtengo eguraldia ez da gure gustukoa eskalatzeko.
Negua luze doa, ura eta hezetasuna nonahi…
Hala ere, ikuskizuna izugarria da.

Eskalada laburrekin (AEBko dimentsioez ari gara)
burua eta gorputza berotzen ditugu.
Esti, Church Bowl sektorean.


Duela bi urte, berriz, eguzkiak berotzen gintuen.
Royal Arches


Beti zerura begira.
Ekaitza hurbildu arren,
argiak ezusteko atseginak eskaintzen dizkigu.
Mirror Lake.

The Nose bideko magnetismoak erakarrita,
lehenengo luzeetan gora goaz.


Pozik gora eta pozik behera!
Asmoa ez zen bidea amaitzea,
gauak bertan emateko materialik ez baitugu;
baina benetan ez daukadana egunean igotzeko gaitasuna da!
Esti, The Nose bidearen hasierako rappeletan.


Asko ez dugu bilatu behar nire neurriko bideetan disfrutatzeko.
Hemen badago non heldu!!
Esti, Sunny Side Bench sektoreko bide batean.


AEBko mendebaldea gure begiek ikusten dutena
baino haratago heltzen da eta euria gogoz hasten denean,
Yosemite bueltarako utziko dugula erabakitzen dugu.
Bagoaz!



No hay comentarios:

Publicar un comentario